Europako Batasunak, otsailaren 13a aukeratu du, adin txikikoen artean Internetaren erabilera segurua eta arduratsua sustatzeko egun gisa.
Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak, gazteei, ‘Sortu, konektatu eta partekatu errespetua:Internet hobea izateko, izan zu abiapuntu’ lemapean, ikus-entzunezkoa bat sortzea proposatu die, helduen gainbegiratzearekin.
Era berean, egun horretan bertan, egON LINE izeneko gida pedagogikoa aurkeztuko da. Gida honen helburua, teknologiaren erabilera seguru eta arduratsua sustatzea da.