Argitaratuta 27 maiatza 2015 Orokorra | 0 iruzkinak

Arlo honetako ikerketak argi frogatzen du gurasoen arteko gatazkaren eta haur garapen psikologikoaren artean lotura dagoela. Ikerketa-lan gehienak, haur-doikuntza psikologikoaren (barneko sintoma motak eta kanpoko arazo motak) adierazle oso orokorretan oinarritu dira, eraginaren gainean ikertu dutenean. Honako artikulu hau –neska-mutil berberen laginaren jarraipena luzaroan eginez- honako honetan zentratzen da: Erresuma Batuko 11 eta 13 urteko 230 neska-mutilen lorpen akademikoaren eta guraso-gatazkaren arteko eraginean. Txosten hauen arteko erlazioak analizatu ziren: gurasoen arteko gatazka aita, ama eta seme-alaben ikuspegitik; gurasoen arteko harreman okerren haur-pertzepzioak; guraso-gatazkaren eraginezko erru-atribuzioaren haurren pertzepzioa; eta haur portaera oldarkorraren irakasleen azalpenak. Era berean, matematikan ingelesean eta zientzian haurren errendimendua ebaluatu zen. Emaitzek zera erakusten dute, gurasoen arteko gatazkaren ondoriozko errudun-pertzepzioak eragin esanguratsua duela luzaroko errendimendu akademikoan.

PDF: Gatazkaren aurreko esposizioa (PDF, 78 KB)

http://www.gizartelan.ejgv.euskadi.eus/informazioa/gatazkaren-aurreko-esposizioa/r45-gurainve/eu/

Informazio gehiago