Argitaratuta 8 martxoa 2018 Orokorra | 0 iruzkinak

Aurtengo martxoaren 8an, Emakumearen Egunean, Psikologiako Kontseilu Nagusitik berdintasunerako bideari eusten jarraitzen diogula aldarrikatu nahi dugu. Eta 2018an ahalegin hau inoiz baino indartsuago eta sendoagoa izatea eta gizartean nahiz politikan gero eta eragina handiagoa izatea poztekoa da, guztion bizi kalitatea hobetzen delako, emakume-gizonena zein neska-mutilena.

Gogoangarria izango den martxoaren 8a dugu. Orain arte emakumeen eta gizonen artean izan dugun ezberdinkeria gero eta nabarmenago geratzen ari da. Emakume eta gizonen arteko desoreka hori estrukturala da, oso aspaldikoa eta, zoritxarrez, normaltzat hartutakoa. Emakume ausart askok sexu jazarpena, kristalezko sabaiak, soldata baxuagoak, zaintzen banaketa desorekatua eta hainbat desoreka salatu dituzte. Emakume horiek mugimendu zabal bat eratzeko gai izan dira eta egunez egun hasten ari da, horri esker, gero eta ezberdinkeria eta injustizia gehiago azaleratzen daude.

Egia da ez dugula inoiz berdintasun maila honetara heldu; dena den, ez da inoiz hain agerikoa izan emakume eta gizonen arteko ezberdintasuna. Begiak zabaldu eta pribilegioak agerian utzi dira.

Emakume askok oraindik ere normalizatuta dagoen indarkeria jasaten jarraitzen dute, askotan egoerari garrantzia kentzen zaio edota justifikatzen da; zuzeneko soldata arrakala dago; etxeko lanak nahiz zaintzak, batez ere, emakumearen zeregin bilakatzen dira; neurri handi batean, amek lanaldia murrizten dute, ez, ordea, aitek; emakumeak kalean bortxatzen, jazartzen eta iraintzen dituzte. Mikro eta makromatxismoak pairatzen dituzte.

Historian zehar emakumeak jasan duen bereizkeria eztabaidagai bihurtu da eta horrek egunean-egunean gero eta profesional gehiagok haren lanbidean, generoaren ikuspegiarekin bat egitea ekarri du. Emakume eta gizonen arteko bereizkeriaren ondorioak kontuan hartzen ez baditugu, gizakien testuinguru sozialaren eta haren ondorioen alderdi garrantzitsu bat baztertzen ari gara. Horregatik, psikologo moduan, genero alorrean prestatzen jarraitzeaz gain, lanbidean bertan generoaren ikuspegiaren alde egingo dugu.

Emakumeekiko bereizkeria gure gizartean dagoen bidegabekeriarik handienetakoa da biztanleriaren erdiari zuzenean eragiten diolako; hori horrela, zenbait baliabide zein politika abian jartzea komeni da emakume eta gizonen arteko orekari eusteko. Eta “orain ez dela une egokia” pentsatzen duena erabat oker dabil, gizarteak egindako presioak erakusten duelako orain momentu aproposena dela gizarte patriarkala sostengatzen duten pribilegioekin amaitzeko, bai eta etorkizuneko belaunaldiak benetako berdintasunean hezteko ere.

Bizkaiko Psikologoen Elkargo Ofiziala