“Adierazi zure iritzia, eskatu informazioa eta partekatu beste profesionalekin zein gure taldearekin Gurasotasunari eta Gurasotasuna Webguneko baliabideei buruzko zure ekarpenak, zalantzak eta esperientziak”
Profesionalek helbide hau erabili dezakete talde editorearekin harremanetan jartzeko: gurasotasuna@etxadi.org
Egun on,
Osasun-psikologia orokorra masterrean ari garen bi ikasle gara eta laster mundu profesionalera pasatuko garenez, eremu honetan lan egiten duten adituen laguntza eske gatoz. Une honetan, 6-8 urte bitarteko haurren gurasoen hezkuntza estilo demokratikoa lantzeko esku-hartze programa bat diseinatzen ari gara, etorkizun laburrean indarrean jartzeko asmoz. Batik bat, lau eremu hauek landuko ditugu: komunikazioa, afektibotasuna, autonomia eta mugak. Hauek lantzeko programarik ezagutzen al duzue?
Mila esker.
Seme-alaben emozioen adierazkortasuna eta erregulazioa sustatzeko programa bat aplikatu nahi dugu guraso-eskola batean. Zer jarduera izango lirateke egokienak gurasoek haurrari gaitasun horiek transmititu ahal izateko? Bestetik, zuen ustez zein da adin egokiena haurrengan hau lantzeko?
Kaixo,
Anai-arreben arteko jeloskortasunaren gaia aztertzeko, aurreikusteko eta esku-hartzeko programa bat egiten ari gara profesional desberdinen artean eta, erreferentzia batzuk baditugu ere, eskas gabiltza gai hauek lantzen dituzten programei dagokienez. Erreferentziaren bat bidaltzerik badu norbaitek? Bestetik, zein izaten da anai-arreben arteko jeloskortasuna agertzeko adinik ohikoena haurtzaroan? Badu norbaitek esperientziarik horrelako kasuetan esku-hartzen?
Aldez aurretik, eskerrik asko.
Kaixo,
Osasun psikologia orokorreko masterra egiten nabil eta gurasoen eta haurren arteko atxikimendu segurua bermatzeko programa bat diseinatzeko asmoa daukagu masterreko hainbat ikasle. Zalantzetan gabiltza programa zein adinera bideratu. Hau da, zenbat urte izaten dituzte haurrek atxikimendua berebiziko garrantzia duenean? Zein uste duzue dela adinik egokiena horrelako programa batean sartzeko?
Eskerrik asko,
Lehenik eta behin, zure zalantza argitzeko Agora bezalako espazio batera jo izana eskertu nahi dizugu.
Zure kezka argitaratu zenetik, beste inork erantzun ez duela ikusita, jarraian galdetutako gaiari buruzko informazioa atxikitzen dizugu.
Ondorengo lotura honetan, atxikimenduaren garapena, adina eta kontzeptua bera biltzen dituen dokumentua atxikitzen da:
0-3 urte familiako lotura afektiboa
Horrez gain, jarraian agertzen den loturan, atxikimendu ziurra sustatzeko jarduerak azaltzen dira:
Atxikimenduaren sustapena eta haurraren adimen garapena
Mila Esker zure parte hartzeagatik.
Kaixo,
Gurasoek, haien seme-alabaren jolas sinbolikoa jarraitzeko edo sustatzeko duten gaitasuna aztertzea interesatzen zait eta gustatuko litzaidake jakitea ia gurasoen gaitasun hori ebaluaketzeko sistemarik ba ahal dagoen.
Eskerrik asko
Lehenik eta behin, kontsulta egin izana eskertu nahi dizugu.
Jolas Sinbolikoari dagokionez, adin txikikoen garapena behatzerakoan ebaluatzen da normalean. Jolas Sinbolikoa, BAYLEY edo MARRIL-PALMER bezalako garapen eskalek ebaluatzen dute. Ebaluazio hau baliagarrai izan daiteke, gerora eta beharrezkoa ikusten bada, gurasoei Jolas Sinbolikoa jarduera desberdinen bidez sustatu behar dutela adieratzeko.
Horrez gain, familia-testuinguruan jolas sinbolikoa ematen den edo ez ebaluatu daiteke, Familia-testuingurua ebaluatzen duten Eskalen bidez; Haezi-Etxadi Eskala bidez esaterako.
Gustatuko litzaidake Etxadi-Gangoiti Eskalari buruzko informazioa.
Mila esker.
(3) Etxadi-Gangoiti Eskalaren informazioa, Gurasotasuna webgunearen “Ebaluazio” atalean aurkitu dezakezu. Lotura zuzena atxikitzen dizugu: Etxadi-Gangoiti
Kaixo, bikote gazte bat gara eta guraso izango gara hemendik eta gutxira. Gure lehenengo umea izango da eta nahiko urduri gaude. Zer da garrantzitsua jakitea horrelako momentu batean? Informazioa nondik jaso dezakegu? Zalantza asko ditugu eta ez dakigu nora jo.
(1) Lehenik eta behin, eskerrak eman nahi dizkizuegu egindako kontsultagatik. Espazio hau profezionalek beraien zalantzak, kezka, galderak… agertzeko gunea bada ere, zuen kontsultari erantzuna emango diogu. Interesgarria izan daitekeen webgune baten erreferentzia bidaltzen dizuegu: Familian Haezi
GURASO BAKARREKO FAMILIA
Kaixo, web horria begiratzen egon naiz eta oso gustokoa izan dut, zorionak! Galdetu nahi nuke ea ikerketarik egin diren guraso bakarreko familietan jaio eta hezi diren garapenaren inguruan?
Eskerrik asko.
Eskerrik asko! Aipatutako gaiari erantzuna emateko ondorengo erreferentziazko loturak atxikitzen dizkizugu:
Esteka bi hauetan, familia egitura desberdinen inguruko ikerketa baten emaitzak agertzen dira. Aztertzen diren familia egituren artean, guraso bakarreko familien babes-eta arrisku-faktoreak azaltzen dira, baita hauei bideratutako orientazioa batzuk ere:
Bi dokumentu hauek zabaltzeko zailtasunak baleude, posta elektroniko bidez ere bidaliko dira:
Familia Aniztasuna (I)
Familia Aniztasuna (II)
Horrez gain, ikerketa hau osatzeko eta gai berari jarriki, egokitutako bibliografia eskaintzen dizugu. Ondorengo eskuliburua honi begirada bat eman diezaiokezu, familiei gomendatzeko:
Morris, R. (2008). La guía para la familia monoparental. Pearson Argitaletxea.
Azkenik, lotura honetan ere informazioa interesgarria aurkituko duzu:
http://www.zerbitzuan.net/documentos/zerbitzuan/La%20familia%20monoparental.pdf
Eskerrik asko parte hartzeagatik.
Egun on,
Eskola- Familia esparrua ikertzen ari naiz, lanerako interesatzen zaidalako. Euskal Autonomi Erkidegoan familia-eskola harremana sustatzeko programarik ezagutzen duzue?
Eskerrikasko
Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte gaien saileko familia eta Komunitate Politikarako Zuzendaritzak 2012an Eusko Jaurlaritzako Familia behatokiaren enkarguz “Euskal Autonomia Erkidegoko gurasotasun programen eta jardueren landa lana” burutu zen. Lan honen arabera egun Euskal Autonomi Erkidegoan, eskola eta familiaren arteko elkarlana ez da era emankorrean gertatzen, sarritan haurraren heziketaren arduraren inguruan bi sistemen arteko gatazka emanez, gehienetan jarduera isolatuak, planifikazio urrikoak eta jarraipenik ziurtatzen ez dutenak izanik.
http://www.ejgv.euskadi.net/r5391/es/contenidos/informacion/publicaciones_observatorios/es_publica/adjuntos/INFORME%20DE%20PROGRAMAS%20Y%20ACTIVS%20DE%20PARENTALIDAD%20POSITIVA%20EN%20LA%20CAPV.pdf.