Gaur, Homofobiaren, Transfobiaren eta Bifobiaren aurkako Nazioarteko Egunean, Enpleguko eta Gizarte Politiketako eta Hezkuntzako Sailak, Eusko Jaurlaritzaren ‘Lesbofobia, Homofobia eta Transfobia hezkuntza-sisteman’ izeneko azterketatik ateratako ondorio batzuk aurkeztu ditu. Aurkezpena, Ernesto Sainzek egin du, Eusko jaurlaritzako Familia Politika eta Aniztasuneko Zuzendariak. Ikerketa EDE Fundazioak egin du, Berdindu Zerbitzuak —afektibitate- eta sexu-dibertsitatearekin eta familia-dibertsitatearekin, eta genero-identitateekin lotutako gaietarako informazioko eta arretako Jaurlaritzaren zerbitzu publikoa— egindako eskaerari erantzunez
Testua bera Gurasotasuna webgunean argitaratuko da, Kontsultarako Materialak atalean, zehazki Garapen sozioemozionaleko Sexu-hezkuntza Sustatzea atalean.