Maiatzaren 15ean eta Ekainaren 1ean Familiaren Nazioarteko Eguna eta Aita eta Amaren Nazioarteko egunak ospatzen dira hurrenez hurren.
Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Familia Politika eta Komunitate Garapeneko Zuzendaritzak ospakizun hauekin bat egin nahi du, “Gurasotasuna gatazka eta dibortzio egoeretan: seme-alabengako eragin emozionala” kongresua babestuz. Kongresua Deustuko Unibertsitateko Auditoriumean izango da ekainaren 4 eta 5ean.
Haurren ongizatea bermatuko duten faktoreen inguruan hausnartuko dugu, arreta berezia jarriz bertako agenteek eta beste zerbitzu batzuk (eskolak, zerbitzu psikosozialak, familia bitartekaritza zerbitzuak, Familia Elkarguneak) duten paperean.
Kongresua: “Gurasotasuna gatazka eta dibortzio egoeretan: seme- alabengako eragin emozionala”
Datak: Ekainaren 4-5
Lekua: Deustuko Unibertsitateko Auditoriuma (Bilbo)
Ordutegia: 9:00-19:00 (06/04) eta 9:30-19:00 (06/05)
Izen-ematea eta Informazio gehiago izateko ondorengo lotura estekan klikatu: